GEOGRAFIA PROIEKTUA

Hirugarren Sektorea Euskal Herrian


Aurkibidea

Sarrera
Garraiobideak
Komunikabideak
Merkataritza
Turismoa
Hausnarketa


2009-2010eko IRALEko bigarren txandan Artazugoikon Gaztainadiko Geografia eta Historiako irakasle hauek prestatutako proiektoa: Agustin, Ana, David eta Xabier.

2010eko R300 IRALE kide horiek erabaki dugu proiektuan gai bera jorratuko dugula, hau da talde batean laurok lan egiteko prest gaudela. Konturatu gara komunean dugun ikasgaia geografia dela, eta horren gainean lana egitea denoi komeni zaigula. Ikasgai bera, maila desberdinetan eman arren; 3.DBHn eta 2.Batxilergoan hain zuzen ere, sektore ekonomikoak lantzea interesgarria iruditzen zaigu, zehatzago Hirugarren Sektorea.

Hurrengo pausua, zer landu jakitea da, argi dugu zerbait praktikoa izan behar dela, institutura bueltan lagungarria izan daitekeena. Arlo teorikoa jorratu beharrean, praktikoa izan behar da, ikasleei geografia erraztu eta alde erabilgarriak hurbiltzeko. Beraz, ezinbestekoa da IKTrekin (Informazio eta Komunikazio Teknikak) lotuta egotea, hots, prestatu behar ditugu ariketa praktikoak gure ikasleek ordenagailuan egiteko modukoak.

Kontutan hartuz XX. mendearen erdialdean, informatika iraultza hasi zela (3. Industria Iraultza). IKTen garaipenari esker oso bizkor eta eten gabe handitu zaigu informazioa eskuratzeko eta erabiltzeko ahalmena. Adibide nagusia Internet da eta transmititzen duen informazio kopurua ia mugagabea da, izan ere, Informazioaren eta Komunikazio Teknika berriak erabili behar ditugu gure eguneroko lanean; horregatik, erabaki dugu Wiki bat sortzea. Alde batetik funtzionamendu bera ezagutzeko eta tresna berri horrek dakarren arazo teknikoei aurre egiteko. Beste aldetik, etorkizunari begira oso probetxagarria izan litekeen sistema ezagutaraztea.

Horretarako banandu dugu "Hirugarren Sektorea Euskal Herrian" lau ataletan. Taldekide bakoitzak arduratuko da atal batez: Agustinek, garraiobideez; Anak, komunikabideez; Davidek, Merkataritzaz eta Xabierrek, Turismoaz. Kohesioa emateko erabaki dugu egitura bera edo antzekoa jarraitzea: Sarrera teoriko labur bat, ariketen helburu nagusiak eta bat edo bi ariketa praktikoak, DBH eta Batxilergoko maila desberdinei egokituta.


Lehenengo betebeharra izan da gure helburuak, metodologia eta ebaluazioa finkatzea, hona hemen:

HELBURUAK

1.- Hirugarren sektorearen gaur egungo bilakaera kualitatiboa azpimarratzea
2.- Material didaktiko lagungarria sortzea
3.- Ikasleei baliabide-teknologiko berriak erakustea. (IKTak erabiliz)
4.- Lan taldearen gaineko hausnarketa eratzea


METODOLOGIA

  1. - IKT baliabideak erabili behar dira: wiki, blog-a, power-point, google-mapa, google earth...
  2. - Helburuei egokitutakoa izan behar da.
  3. - Lan talde sustatu beharko du.

EBALUAZIOA

a) Eskatutako puntuak garatzea.
b) Bilatutako informazioaren zehaztasuna eta sakontasuna
c) Aurkezpenaren txukuntasuna eta zuzentasun gramatikala.
d) Trebetasun teknikoa eta errekurtsoen barietatea.
Letra bakoitza puntu laurden izango da (lortu edo ez lortu egiten da), guztira puntu bat.


Zer da pechacucha? (erdaraz)
Sarrera moduan hemen dago pechakucha bat (falta da ahozko azalpena)



HIRUGARREN SEKTOREA EUSKAL HERRIAN


Hirugarren sektorea Euskal Herrian ikasleekin lantzeko, hausnarketa bat egin behar dugu gaiaren gainean. Konturatu beharko gara sektore ekonomiko horren gorakadaz eta parte hartzen duten faktoreez.
Gure ekonomiak oraintsu izandako tertziarizazioa eta zerbitzuen bilakaera eta garrantzia onartzea ezinbestekoa da. Hirugarren Sektorea hainbat arlotan banatzen da: garraioak, merkataritza, komunikabideak, turismoa, osasuna, hezkuntza, aisialdia, administrazioa, finantza zerbitzuak.... , baina lehenengo lauak landuko ditugu(garraioak, merkataritza, komunikabideak eta turismoa).
Besteak beste; garraioei dagokienez, horien ezaugarriak aztertu eta espazioan dituzten ondorioak landuko ditugu: lurraldearen zatiketa, irisgarritasuna, eskualde garapena eta ingurumen- inpaktua. Turismoari dagokionez, jarduera horren espazioak aztertuko ditugu, azken boladako aldaketak kontutan izanik, kulturarekin lotutako turismoa berezi jorratuko dugu. Ahaztu gabe beste turismo motak, hala nola, mendia kirola, gastronomia...Merkataritzari dagokionez, barruko merkataritzak izandako aldaketak, eta gaur egungo egoera jorratuko dira.Komunikabideen garrantzia gure "ezagutza- gizartea" ezinbestekoa da, "gizarte digital"-ean ez omen gara egongo?

Garraiobideak

Garraioak ezinbestekoak dira gaur egungo gizartean, fluxu ekonomikoak, kulturalak, zein gizartekoak errazten dituzte eta;ingurugiroan eragina handia dute,gure bizimodirako nahitaezkoak dira, eta gainera, lurralde antolamendurako garrantzi handikoak dira.

Euskal Herrian garraioen presentzia handituz doa: lehorrekoak, itsasokoak zein airekoak gero eta gehiago dira. Adibidez, lehorrekoetan garraiobideak areagotu dira: errepide gehiago daude (eta gehiago proiektuan: Supersur...) mota askoko burdinbideak( tranbiak, aldirirakoak, edo AHT); itsasokoetan baita ere gure portuak handituz doaz: Bilboko superportua oraindik ez dago amaituta, Pasaiako kanpokoaren proiektu eztabaidagarria, kirol portu famatu horiek(Getxo, Getaria, Hondarribia..Aireko garraiobideetan aldaketak daude ere bai, Hondarribiko aireportuko zabaltze lanak...

Garraoibideak lurralde antolamendurako elementu erabakigarriak dira , izan ere, garraiobideen arabera lurralde antolatu behar da? edo, alderantziz?Zenbat garraoibideen alderdi txarrak onartzeko gai izango gara? Zenbaterainoko da gure erosotasuna?


HELBURUAK

  • Gure ikasleak garraiobideen garrantziaz kontziente izatea.
  • Garraio sistemaren alderdi onak eta txarrak balioestea, garraio sostengarriaren aldeko apustua egitea.
  • Garraio sistema eta lurralde antolakuntza: bilaldetako erlazioa da?
  • Lan taldearen garrantzia: ezinbesteko baliabidetzat jotzea haien bizitza sozialerako.


1. Ariketa

1.- Ariketa hau DBHko ikasleei zuzenduta dago. Taldea orokorra 3-4 kide taldetxoetan banatu behar da, eta taldetxo horiek zera egin beharko dute:
Bilbotik Tuterarako bidaia antolatu beharko dute, garraiobideak aztertu ondoren, honako puntuak kontutan hartuz:
- bidaiaren distantzia (garraiobidearen arabera alde txikiak egon daitezke)
- zein garraiobide mota da:azkarrena, erosoena, merkeena, egokiena, hainbat irizpide kontutan hartuz: distantzia, denbora, salneurria eta egokitasuna.
- Beheko taula osatu ostean, txostena egin beharko dute zehaztuz haien iritziz zer garraiobide aproposena da. Adibidez, garraiobiderik azkarrena baita ere garestiena izan daiteke, edo merkeena edo goiz irteten da...halako gauzak kontutan hartu beharko dituzue


BILBO-TUTERA


LUZERA
km-tan


DENBORA


SALNEURRIA


EGOKITASUNA


ERREPIDEA






AUTOBIDEA






BURDINBIDEA





- Txostentxoa egin ostean, ahozko aurkezpena egin beharko dute gelan, haien aukerak azaltzeko (aukera bakoitzaren alderdi positiboak zein negatiboak, zein da zuen gustukoena e.a.)
Hona hemen helbide elektroniko lagungarri batzuk.


2. Ariketa


Batxilergoko bigarren mailako ikasleek ariketa bera egin beharko dute, baina powerpoint batez bidez.

Burdinbide informazioa
Errepideen informazioa
http://www.viamichelin.es/web/Itineraires?strStartLocid=31M3M5ZjEwY05ETXVNalUyT1RZPWNMVEl1T1RJek5EUT0=&strDestLocid=31NDE1ZGsxMGNOREl1TURZek9UWT1jTFRFdU5qQTFOams9strStartLocid=31M3M5ZjEwY05ETXVNalUyT1RZPWNMVEl1T1RJek5EUT0=&strDestLocid=31NDE1ZGsxMGNOREl1TURZek9UWT1jTFRFdU5qQTFOams9&empriseW=315&empriseH=275&intItineraryType=1&caravaneHidden=false&vh=CAR&distance=km&strVehicle=0&devise=1.0|EUR&carbCost=1.3&isAvoidFrontiers=false&isFavoriseAutoroute=false&isAvoidPeage=false&isAvoidVignette=false&isAvoidLNR=false&autoConso=6.8&villeConso=6&routeConso=5.6&dtmDeparture=24%2F1%2F2010&indemnite=0&itineraryCarType=0&itineraryFuelType=0
AHT gelditu!
Pasaiko Kanpo Portua
mapak
google earth

Komunikabideak

Komunikabideak


Komunikazioaren helburua informazioa trukatzea da. Oro har, bi komunikazio mota bereiz ditzakegu: pertsona arteko komunikazioa eta gizarte komunikazioa. Pertsona arteko komunikazioa gauzatzeko, posta eta telefonia dira zerbitzu garrantzitsuak. Berriz, gizarte komunikazioa gauzatzeko prentsa, irratia, zinema eta telebista dira nagusi. Hainbat enpresak, publikoak nahiz pribatuak, ematen dituzte zerbitzu horiek. Sektore horretan kontzentrazio-prozesu indartsua izan da.

Gaur egun, informazioaren fluxuak ugariak eta etengabekoak dira, gainera, IKT-n garapena eta eragina gero eta handiagoa denez enpresa tradizionalak egunkari digitalak martxan jartzen ari dira. Horrela, egunkarien kontzeptu berria sortu da: egunkari zabala (hau da, amaitu gabe; berriak etengabe argitaratzen), eta doan (guztioi irekita daude).

Hori guztia dela eta, ikasi behar dugu informazioa erabiltzen era kritikoan eta arrazionalean; medio bakoitzaren (enpresa bakoitzaren) interesak, ideologia, mota eta abar kontuan hartuz. Horregatik, nahiz eta pertsona arteko informazioa oso interesgarria izan, guk aukeratu dugu gizarte informazioa ariketa honekin jorratzeko.


HELBURUAK

1. Paperezko egunkariak zein digitalak erabiltzen ikastea
2. Informazioa bilatzea eta aztertzea era kritikoan, honen garrantzia ulertzeko.
3. Eztabaidak sortzea, argudioak erabiliz, IKTei buruz, teknologiaren eragina eta garrantzia ulertzeko.
4. Taldeko lana bultzatzea.


1. Ariketa


DBHko 3. maila. Egunkaria irakurriko dugu!!
Ikusi dugunez, gure eskura dagoen informazioa oso ugaria da, beraz, askotan ez dakigu zer irakurri, entzun edo ikusi. Dena den, oso garrantzitsua denez, ariketa honetan saiatuko gara berri bat aukeratzen eta komentatzen. Taldeka egingo duzue (lau lagun), eta Euskadiko egunkari digital guztiak erabiliko dituzue.
Talde bakoitzak aukeratutako berria aurkeztuko du klasean, "Word" dokumentua erabiliz. Hona hemen duzue, eredu moduan, ariketa bat:


1. ZEIN BERRI AUKERATU DUGU ETA ZERGATIK

2010eko urtarrilaren 23an AHTri buruzko berria aukeratu dugu. Alde batetik, berri hau Euskadiko egunkari digital guztietan agertu zen , eta, horregatik, pentsatu dugu konparaketa errazagoa izan daitekeela. Horrez gain, gaia ( Abiadura Handiko Trena) gure ikasgaiarekin erlazionatuta dago, hain zuzen, garraioarekin.

2. ZER ERABILI DUGU?

Aztertu ditugu ondoko egunkari digitalak: El Correo, Deia, El Mundo del PaĆ­s Vasco, El Diario Vasco, Gara eta Berria.

3. ZER DIO BERRIAK?

Urtarrilaren 22an, AHTren aurka dauden elkarte guztiek Irunetik Hendaiara manifestazio bat antolatu zuten. Haien artean nekazariak, ekologistak eta alderdi politikoak daude. Talde horien arabera, AHT eraikitzeko behar diren baliabideak gehiegizkoak dira, eta trenak oso ondorio kaltegarriak izango ditu bai nekazaritzarako, bai ingurumenarako.

4. BERRIA EGUNKARI BAKOITZEAN

Lehen esan dugunez, hasieran pentsatu genuen, berria egunkari guztietan agertzen zenez, konparaketa errazago izango zela; baina, beste arazo bat azaldu zaigu: egunkari guztiek erabili zuten Agentzien informazioa. Beraz, berria oso antzekoa da.(begiratu dok.)
Dena den, erabaki dugu berria mantentzea beste ikuspegi batetik komentatzeko.
Jakina, denok dakigu egunkarien enpresak ideologia desberdinetakoak direla, eta horrez gain, enpresak direnez, interes ekonomikoak dituztela, beraz, bakoitzak defendatzen du jarrera bat, bereziki, gaia polemikoa denean. Hala eta guztiz, nahiz eta gaia polemikoa izan, kasu honetan kontrakoa ikusten dugu: eztabaidarik ez, berriz, edukiak, argazkiak eta komentarioak ia berdinak. Hori guztia dela eta, azpimarratzekoa da Agentzien pisua. Mundu globalizatuan, holding-ak, trust-ak edota taldeak gero eta garratzi handiagoa dute; horrez gain, informazioaren fluxuak etengabekoak direnez, egunkari batek ezin du, laguntzarik gabe, aurre egin fluxu horiei, horregatik Agentzien eragina aztertu beharko genuke.


2. Ariketa


Batxilergoko 2. maila. Ariketa bera izango da, baina kasu honetan aurkezpena egingo dute prezentazio bat erabiliz.



http://www.jaizkibel.net/tic/webquest/ejemplos/da%20a%20conocer%20tu%20ciudad.htm
http://www.jaizkibel.net/tic/webquest/ejemplos/Excursion.htm
http://centros.edu.aytolacoruna.es/maristas/ElespacioEuropeo.htm
http://www2.elkarrekin.org/elk/martxoak8/?q=elk/martxoak8

Hemen helbide erabilgarriak:
El Correo
Deia

Zubiri Manteo BHI Informatika talde baten Blog interesgarria:

Euskadiko Komunikabideak

Merkataritza


Merkataritza hirugarren sektorearen jarduera bat da, non alde bi edo gehiagoren artean produktu baliotsuen trukaketa gertatzen den: dirua, informazioa, materialak, zerbitzuak eta abar. Aberastasun iturririk garrantzitsuenetariko bat da munduko herri guztientzat.
Oinarrizko mailako merkataritza merkatu edota dendatan eros-salmentari dagokiona da. Denok joaten gara dendatara, eta denok erosketak egiten ditugu, baina sarritan ez dugu kontuan hartzen produktuen ekoizpen prozesua nola izan den. Beraz, lau ariketa prestatu ditugu kontsumoa zer den aztertzeko. Gaur-egungo gizarteak kontsumitzen bultzatzen gaitu, eta askotan gure erosteko kriterioak produktu merke zein markakoan oinarritzen da. Hala ere, badira beste hainbat faktore kontuan hartzeko erosketak egiterakoan, eta lortu nahi dugu ikasleek jakitea zeintzuk diren, eta bereziki bidezko merkataritza zertan datzan. Beraz, arlo honetan gure helburuak honako hauek izango dira:

HELBURUAK

1. Bidezko merkataritza ezagutzea.
2. Ikasleen kontsumo ohituren gainean hausnarketa bat egitea
z gain, kontsumitzaile arduratsuak izatea.
3. Eztabaidak sortzea, argudioak erabiliz, IKTei buruz, teknologiaren eragina eta garrantzia ulertzeko.
4. Taldeko lana bultzatzea.


1. Ariketa

Ondoko ariketa erabiliko dugu nolabait gaia aurkezteko. Argi dago denok saiatu behar dugula arduratsuago izaten erosketei dagokienez, baina denboraren falta, informazioaren falta edo erosotasuna dela eta, sarritan errazena egiten dugu. Beraz, galdetegi labur hau erabiliko dugu ikusteko alde batetik zeintzuk diren gure erosteko ohiturak, eta beste aldetik erosketak egiterakoan zer kontuan hartu beharko genuke.

Zure erosketei buruzko ohiturak jakiteko ondorengo galdetegia irakurri eta egokiena aukeratu.
a
  • Markako arropa erosten duzu? a) Inoiz ez b) Sarritan c) Batzuetan edo inoiz ez
  • Inoiz bigarren eskuko arropa erosten duzu? a) Batzuetan b) Behin edo c) Inoiz ez
  • Bidezko merkataritzako produktuak inoiz erosten dituzu? a) Ahal dudanean b) Batzuetan c) Inoiz ez edo Ez dakit zer den hori
  • Baloratzen duzu ia produktua bertakoa den? a) Kontuan hartzen dut b) Noizean behin c) Berdin dit
  • Kontuan hartzen duzu zein lekutatik datorren erosi nahi duzun produktua? a) Sarritan b) Batzuetan c) Inoiz ez
  • Aukera izanez gero janari ekologikoa erosten duzu? a)Batzuetan b) Nahi nuke, baina dirua da arazoa c) Inoiz ez
  • Perfumeak edo desodoranteak erosiz gero, kontuan hartzen duzu ia animaliak erabili diren produktua probatzeko? a) Bai b) Batzuetan c) Ez
  • Zenbatero zoaz merkataritza gunera arropa erostera ? a) Ia inoiz ez b) Batzuetan c) Sarritan
  • Zein eragina izaten ditu publizitate kanpainak zurengan? a) Oso gutxi b) Apur bat c) Asko
  • Zenbatero zoaz liburutegira? a) Sarritan b) Batzuetan c) Inoiz ez

Zelan egin duzue? a) hizki asko aukeratu badituzu "xapo! zu bai zarela erosle fina!:" Dena den, ziurrenik ez da gehiengoen kasua izango. Batzuek askoz errealistago izango zineten eta b) hizkia izango zen erantzun aukeratuena. Azkenik, c hizkia nagusiki aukeratu duzuenok lotsagabe hutsak zarete, eta zerbait aldatu egin beharko zenukete zuen bizitzan, apur bat arduratsuago izateko. Beno, nahiz eta C hizkia sarritan aukeratu, ez larritu, nahiko normala gaur-egun C hizkia aukeratuena izatea. Izan ere, gizarteak bultzaten duen eredua ez da batere etikoa. Eta orain ikusiko dugu zergatik merezi duen norberak aldaketa batzuk egitea bere bizitzan, arduratsuago izateko.


2. Ariketa

Batzuek ez dakite zer den bidezko merkataritza. Ariketa honetan ikasleek ikusiko dute bidezko merkataritza zer den. Presentazioan agertzen den saltzaileak proposatzen du ariketa bat egiteko, baina ariketa hori egin aurretik beste bat egin behar dute.

Orain presentazioaren bitartez ikusiko dugu Bidezko Merkataritza zer den.




3. Ariketa

Powerpoint aurkezpenean ikusi dugu BM zer den. Ariketa horretan talde lan bat proposatzen die ikasleei. Taldeka Oxfamen web-orrialdean ikusi egin behar dute zer-nolako eragina BMk izan duen hirugarren munduko baserritarrengan . Talde bakoitzak istorio bat irakurri egin behar du, eta gero beste taldeei kontatu zer aipatzen duen.

Orain badakizue zer den bidezko merkataritza, baina ikus dezakegu zer eragin izan daitekeen hirugarren munduko baserritarrengan. Horretarako, launaka ipini behar zarete, ondorengo web-orrialdean sartu, istorioren bat irakurri eta apuntatu zer kontatzen duen. Gero. beste taldeei istorioa kontatu egin behar diezue.

Indiako Lau Esperientzia


4. Ariketa

Azken ariketa erabiliko dugu aurreneko ariketa borobiltzeko. Hirugarren ariketan, Anek proposatzen duena, egingo dute ikasleek, alegia, Word dokumentu bat non Bidezko Merkataritzaren baloreak agertuko diren.

Orain egin behar duzue Anek gomendatzen duena, alegia, Word dokumentu bat diseinatu bultzatzeko, jendeak bidezko merkataritzako produktuak eros ditzan. Baldintza bakarra da Bidezko Merkataritzako Produktuak Erosi leloa agertu behar dela. Horrez gain, ipini Bilbon non eros daitezken:

BMko dendak Bilbon
Vidasolidaria
Oxfamintermon



Turismoa


Hirugarren sektorea hartzen doan garrantzia argi badago, oraindik argiago dago gure artean turismoak hartzen ari den pisua. Turismoa aisialdirako egiten diren bidaiak dira: aktibitate ekonomiko hau nabari indartu izan da gure artean mende berri honetan (gutxi batzuen aktibitatea zena gehienen ekintza bihurtu da) gero eta denbora libre handiagoa baitugu, ahaztu gabe gero eta maila ekonomiko altuagoa dugula.

Turismo mota garrantzitsuenak hauek badira:

  • Turismo Tradizionala: hondartza eta landakoa; Donibane Lohitzune, Zarautz, Plentzia, Errioxa, Baztan...
  • Turismo kulturala: monumentuak eta jaietakoa; Baiona, Hondarribi, Lantzeko inauteriak, sanferminak...
  • Turismo berria: kirolarekin eta mendiarekin lotuta dagoena; landa turismoa, Euskal mendiak, Pirinioak...

Eremu hauek eta haien ahalmen turistikoak ezagutzea izango da ikasgaiaren helburua, baina gure helburuetako beste bat IKTrekin lotutakoa ariketak egitea denez gero, bi prestatuko ditugu: lehenengoa, errazagoa 3. DBHrako egokia; bigarrena, zailagoa, batxilergoko 2. mailarako. Horien bitartez ezagutu beharko dute eremu turistikoak eta haien garrantzia, zehatzago esanez:


HELBURUAK

1. Turismoaren garrantzia aktibitate ekonomikoetan baloratzea eta EHko inguru turistikoak ezagutzea.
2. Informazioa turistikoa bilatzea eta aukera praktikoak aztertzea era kritikoan, honen garrantzia ulertzeko.
3. Eztabaidak sortzea, argudioak erabiliz, IKTei buruz, teknologiaren eragina eta garrantzia ulertzeko.
4. Taldeko lana bultzatzea eta elkarren ekarpena baloratzea.


1. Ariketa


DBHko 3. mailarako prestatu dugu Webquest bat lana azaltzen:

Bilbora goaz!

Bilboko Planoa

2. Ariketa


Ariketa hau bigarren batxilergorako prestatuko dugu:

Ikasleek (binaka) aukeratu behar duzue leku bat ikas-bidaia egiteko asteburu baterako: Euskal Herriko hiri edo herri batera, inguru naturala edo kulturalera...Zuena da aukera!
Ikas-bidaia horretan; garraioak, bisitatzeko lekuak eta astebururako eginbeharrak azaldu beharko dituzue.
Kasu honetan berezitasuna "Blog" baten bidez aurkeztu behar izatea da.
Hemen dituzue gehitu beharreko puntuak:
1. Nora zoazten aukeratu eta argitu arrazoiak.
2. Garraioak aztertu, zeintzuk dira erabilgarriak eta bilatu haien zehaztasunak interneten.
3. Lo egiteko prezioen araberan aukerak aztertu (pare bat gutxienez).
4. Monumenturen eta ekintza kulturalaren bat aukeratu.
5. Lekuko argazkiak edo bideoak gehitu.

Ebaluatzeko kontutan hartuko dira puntu hauek:
a) Eskatutako puntuak garatzea.
b) Bilatutako informazioaren zehaztasuna eta sakontasuna
c) Aurkezpenaren txukuntasuna eta zuzentasun gramatikala.
d) Trebetasun teknikoa eta errekurtsoen barietatea.
Letra bakoitza puntu laurden izango da (lortu edo ez lortu egiten da), guztira puntu bat.

Adibide moduan
Blog hau duzue:

Bilbao, Bilbao!!


Ez da ariketa hau baina antzeko baten emaitza
Espainako turismoari buruz.

Lan Taldearen gainean Hausnarketa


Helburuen barruan laugarrena (jarri genuen azkena) beharbada garrantzitsuena izan daiteke.
Lan-talde bat egin behar genuen (lau lagunekoa), hori aprobetxatu, eta ikasleek horrelako egoera baten aurrean aurki dezaketen arazoen gainean hausnartzea oso interesgarria iruditu zitzaigun. Arazoak identifikatu eta, konponbideak bilatzea errazago izan zitekelakoan.

1.- Lehenengo arazoa izan zen lanaren gaia erabakitzeko prozesua luzatu egin zitzaigula; lauren artean inork ez zuen nahi bere ideiak inposatzea. Honen konponbidea:

  • Talde koordinatzailea izendatzea, (arduraduna)
  • Lana erabakitzeko epea hasieratik finkatzea.

2.- Beste arazo bat zen, bakoitzari zegokion lana ez zegoela argi. Horri aurre egiteko:

  • Zirriborro bat egitea eskuz, ordenagailuan zuzenean idazten hasi baino lehenago.
  • Epeak argi jartzea hasieratik: tarteko datak (aurkezpenarena, zirriborroarena, zuzenketakoa...)
  • Koordinatzaileak eramatea lan-taldearen barruan lanaren bilakaeraren kontrola. (Arriskutsua?)

3.- Koordinazio arazoak, interes eta ahalmen desberdinak eta ezin aurrera egin.

  • Taldekideen lanaren ataletan eskema bera jarraitzearen beharra onartzea.
  • Lan orduak erabiltzea, lan-talderako eta ez norberaren ekarpenetarako.
  • Ziurtatu behar dugu ikasle bakoitzak beste kideen lana ezagutzen duela.

4.- Estiloaren berdin baten eza.

  • Taldean lantzea estiloa eta antolaketa.
  • Lankideen artean akordioetara heltzea.

5.- Teknologiaren arazoak

  • Arazo teknikoak: letra motak, dokumentuak sartzeko arazoak, dena ezabatzearen sorpresak...saioa ixtearen garrantzia
6.- Autoebaluazioa
  • Ikertzeko arlo zabal bat dagoela.
  • Arlo teknikoan behar dugun trebakuntza.